2018(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

Santo Tomas



Gaur eskolan Santo Tomas eguna ospatu dugu. Jaiei hasiera emateko era ezin hobea!!!
Oso ondo pasa dugu eta txistorra bokadilo bikaina jan.
Mila esker egun hau hain zoriontsua izaten lagundu duten guraso eta pertsona guztiei.

Euskaraldia

2018(e)ko azaroaren 12(a), astelehena

Maria Jesusen agurra



Gure lankide eta zuen seme alaben irakaslea Maria Jesusek, azaroaren 9an bukatu zuen bere laneko ibilbide luzea. Ilusio handiz agurra txiki bat prestatu genion bere ibilbide berri honetan bihotz-bihotzez has zedin.

2018(e)ko urriaren 26(a), ostirala

Iturraran Parketxea



Urriaren 19 an 2. mailakoak Iturraran Parketxera joan ginen. Bertan  ogia egin genuen. Bukaeran errotara jetsi ginen, irina nola egiten den ikustera. Primeran pasa genuen!!